XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epistola entzuten gauden denboran, beste bost bat lagun kanpotik elizaratu dira.

Emakumezko bati ere ez diot ikusten burukorik edo mantalinarik.

Lehengo igandez, bi edo hiru emakumeei ikusi nien, denak adinekoak, horietariko bi korupe ertzean, ebanjelio aldetik, dagoen horma kontrako banku siladun hiruretariko bitan elkarren ondoan zeudela.

Orain apeza ebanjelioa irakurtzen ari zaigu.

Denok zutitu gara.

Halako batean, irakurketa moztu, eta apezak honela gutxigorabehera esan digu .

Segidan, berrirakurtzen hasi da.

Jesusen duda hau zen, honela gutxigorabehera esan da: .

Ondoren, sermoia.

Denok eseri gara, geuon kabuz.

Apezak erreztasun, bizitasun eta gaurkotasun askoz ebanjeliokoa agertzen digu.

Burua aldamenetara asko mugituz, eta inoiz bere eskuak airean astinduz.

Sermoi bizia da, hots, eliztargoari zuzen zuzenean datorkiona, nahi eta ez!.

Apezak hitzeginala, nik nire apuntekoadernoan zenbait ideia jasotzen dizkiot.

18:08etan hasten da, eta 18:19/20etan bukatzen du.

Sermoi luzea. Lehenautakoa bezala.

Hara hemen ideia nagusiak, honela gutxigorabehera esanda: .